ZINEA letra larrriz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 21a, 00:44

Epaimahai ofiziala inaugurazio galan.

Kursaalean egin den 67. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galan kultura eta sorkutza aldarrikatu dira. Ekitaldiaren aurkezleak ikusleengana zuzendu dira, haiek  gabe, Zinemaldia ez litzatekeela  "gauza bera izango", esan dute. Kursaaleko oholtzara igo ez den arren, eguneko izarra Kristen Stewart aktorea izan da. 

Urtero bezala, Kursaaleko auditoriuma jendez lepo bete da 67. Zinemaldiari behar bezalako hasiera emateko. Aretoetara joateko eta filmak distrakziorik gabe ikusteko eskatu dute Cayetana Guillen Cuervo eta Loreto Mauleon aurkezleek. Galaren hasieran, gainera, bideo bat proiektatu da, aurten zendu diren eta Zinemaldiaren historiarekin lotura estua zuten lau lagun omentzeko: Diego Galán, Luis Calparsoro,  Mariano Ferrereta eta Juanmi Gutiérrez.

Ondoren zinemako generoek euren tartea izan dute. Askotariko irudiak proiektatu dira: komediak, thrillerrak, fantasia eta beldurrezko filmak, dramak... Irudi gehienak datozen egunotan Zinemaldian ikusi ahal izango diren filmeetatik atera dira jaialdiak izango duen aniztasunaren erakusle gisa. Lehen gala honetan ere, epaimahai ofizialeko kideak aurkeztu dituzte.

'Blackbird' filmaren taldea

Hasiera ezaguna

67. Zinemaldiak hasiera kuriosoa izan du, duela sei urte Sail Ofizialean lehiatu zen film baten moldaketak hasi baitu Urrezko Maskorra lortzeko lehia. Balckbird danimarkako film originala bezain tristea eta gogorra da. Pelikulak bere sufrimenduari amaiera jarri nahi dion gaixo terminal batek familiarekin igarotako asteburua kontatzen du. Notting Hill filma zuzendu zuen Roger Michellen zinemagilea da pelikalua honen arduraduna eta aktoreek ez dute lan txarra egiten. 

Zoritxarrez, Silent Heart, jatorrizko istorioa gogoratzen genuenendako, hasiera honek hotz utzi gaitu, sorpresa gutxi baitaude filmean.

Kristen Stewart aktorea eta Benedict Andrews zuzendaria.

Distiradun perla

Venezioako Mostran aurkeztu ostean, 67. Zinemaldian erakutsi den lehen pelikula izan da Seberg, Perlak sailean. 60ko hamarkada, Parisko maiatza, Vietnamgo gerra, beltzen eskubideen aldeko mugimenduak Estatu Batuetan... eta guztiaren erdian Jean Seberg aktorea. Hori da Benedict Andrewsek sinatzen duen lan honen testuigurua. Zoritxarrez Andrewsek ez du jakin pertsonaia nagusia behar bezain ongi marrazten eta pelikula ez da izan zitekeen bezain interesgarria.

Jean Seberg gorpuzten duen Kristen Stewartek hasieratik, proiektuari "argi berezi bat" ikusi ziola azaldu du eta "bulkada arraro bat" nabaritu zuela gaineratu du.

'ROMA' onena

Urtero bezala, Zinemagintzako Prentsaren Nazioarteko Federazioak FIPRESCI Sari Nagusia eman du inaugurazio-galan. Aurtengo irabazlea Alfonso Cuarónen ROMA filma izan da irabazlea. Gabriela Rodríguez produktoreak jaso du saria, Kataluniako Zinemagintzako Kritika eta Idazketa Elkarteko presidente Marta Armengouren eskutik.

Bi ustekabeko

Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazi dutenez James Francoren Zeroville ez da egongo Urrezko Maskorra lortzeko lehian. Ohar bidez azaldu dutenez, Errusiako zinema aretoetan estreinatu dute, eta ondorioz, lehiaketa ofizialetik kanpo proiektatuko da.

Hori gutxi balitz, konpromisoak medio, Yanis Varoufakis, hala aurreikusita egon arren, ez da Zinemaldiara etorriko. Greziako Finantzetako ministro ohia, bere memoria-liburuan oinarrituta Costa Gavrasek egin duen filma aurkeztera etortzekoa zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak