Ekinbide honetan hainbat irakaspen agertu zaizkigu etorkizunera begira eta balioan jarri nahi duguna da elkartzen gaituena: Eskoriatzan gehiengo sozial bat badagoela etorkizun eta bizitza duina nahi duena eta horren alde ekiteko prest dagoena.
Gure lau irakaspen baliotsuenak izan dira:
1) Euskal Herriko beste eskualdeekin alderatuz egoera sozioekonomiko hobeagoa bizi arren, oso inportantea izango da gazteentzako etorkizun duin baten alde borrokatzea. Enpleguan eta etxebizitzan gero eta egoera larriagoak bizitzen ari direlako, zenbaitek herritik kanpo alde egin behar dute; beste hainbatek ezin dute emantzipatu eta beste batzuek lan prekarioak hartu behar dituzte.
2) Eskoriatzako emakumeen ahalduntze prozesua azken urteetan nabarmena izaten ari da, baina, oraindik, bidea egitea geratzen zaigu: bai zaintza lanetan, bai etxeko lanetan. Enpleguan ere emakumeen arrakala agerian geratu zaigu: Gipuzkoako erresidentzietan bizitzen den borrokarekin, baita alargunen pentsiodunen egoera jasanezinagatik.
3) Prekarietatea badoa gure herrian instalatzen; batez ere, zerbitzuetan eta zaintzan. Gero eta joera handiagoa dago azpikontraten bidez lan hauek betetzeko, langileen lan baldintzak behin eta berriro urratuz.
4) Herriko merkatarien egoera ez da ona, eta oso inportantea izango da komertzio txikiaren defentsa eta bertan, herrian bertan, kontsumitzearen alde egitea. Autonomoen egoera ona ez den bezalaxe.
Beraz, ez gara uharte bat. Azken urteko egoera ekonomikoaren bilakaera kezkagarria izan da jende gehienarentzat; gure egoera pertsonalak eta eskubide sozialek, dudarik gabe, okerrera egin dute. Horregatik, bada momentua gure bizitzarako beharrezkoak diren hobekuntzen alde egiteko, beste etorkizun bat behar eta merezi dugulako. Eskoriatza herria batzen duena etorkizun eta bizitza duinaren alde egitea izango da. Horregatik, eskubide sozialen kartaren aldarrikapen taularekin bat egin dugu, eta greba orokorraren alde atera gara.
----------
Iñaki Loiti
Eskoriatzako greba batzordea
Eskoriatza