Bilatzaileak eta '.eus' domeinuak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lakarra 2014ko urt. 28a, 00:00

Itxi berri dugun 2013. urtean, ICANN (Internet Corporation for Asigned Names and Numbers) erakundeak...

... .eus domeinua onartu zuen (lehen .cat domeinuekin gauza bera egin zuen). Lehen mailako Internet domeinua da. Edonork eskatu dezake eta euskal komunitateari eta euskal kulturari buruzko edukiak zabaltzeko erabiliko da. 

Domeinu mota berri hauen erregistro eta erreserba, oraingoz, edonork PuntuEus Fundazioaren bitartez egin dezake (2014. martxo-apiriletik aurrera). Printzipioz, edozein domeinu eska daiteke, baina ICANNek berak muga edo salbuespen batzuk markatzen ditu.

Zer-nolako aldaketa eta pauso eman behar ditugu gure webguneetan .eus domeinuak erabili nahi izanez gero? Webgune berriak baldin badira prozesua nahiko erraza da: .eus domeinua erosi (hobeto esanda, urteko alokairua ordaindu), edukiak sartu eta bilatzaileei (Google da bilatzailerik ezagunena eta erabiliena) webgune berri bat dugula esan. 

Gogora dezagun bilatzaileek erabiltzen dituzten datu baseak herrialdeen araberakoak izaten direla eta ez hizkuntzaren araberakoak. Hau da, google.es (Espainia) eta google.com.mx-ek (Mexiko) gaztelerazko informazioa gordetzen dute, baina, datu baseak desberdinak direnez, erabiltzeko orduan lortzen ditugun emaitzak ere desberdinak izango dira. 

Googlek Euskal Herrirako datu base bat sortzen ez duen bitartean ez dugu aurrerapen handirik sumatuko. Webgunea lehendik sortuta (eta ondorioz bilatzaileentzat ezaguna) baldin badugu, edukiak domeinu berrira pasa beharko ditugu. Adibidez, lehen edukiak http://goiena.net/arrasate/ webgunean baldin bageneuzkan, orain http://goiena.eus/arrasate/ webgunera pasa beharko ditugu eta ondoren bilatzaileei gure edukiak domeinuz aldatu ditugula jakinarazi. Era horretan, lehendik geneukan posizionamendua ez dugu galduko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak