Hizkuntzaren biziberritzearen ardura, aldiz, haurrengan jartzen dugu, eta maskulinitatearen errebisioa ere gakoa izan daiteke prozesu honetan aurrerapausoak emateko. Atzera begira jarrita, zenbait praktika konkretuz ohartu naiz: eztabaida sutsuetan murgilduta gaudenean eta gure arrazoia indartu nahi dugunean, gaztelera ahoratzen zaigu; eta bailara honetan oso ohikoa den eta gogortasuna ardatz duen estiloa erreproduzitzeko hizkuntza gaztelania da ohikotasunaren barruan sartzen dena.
Zaurgarria dena zaintzeak indartu egiten gaitu, pertsona, kolektibo eta jendarte gisa. Baita euskara bera ere.