-Hara! Eta zer da hori?
-XXI. mendean jendartean asko hedatu den birusa da, ez pentsa soilik COVID-19aren pandemia bizitzen ari garenik, badira beste pandemia ezkutukoago batzuk… Terminitis-ean positibo eman duen pertsona batek hitz egitean termino tekniko ugari erabili izan ohi ditu, eta parean duen pertsonak –laguna, lankidea, bikotea…– elkarrizketa soil bat ez ulertzeraino iristen da.
-Horren aurrean zerbait egin beharra daukagu, arriskutsuegia izan daiteke…
-Bai, hala da. Terminitis-ak, batzuetan, bi pertsonaren arteko komunikazio zintzoa galarazten du eta.
-Eta non dauka jatorria?
-Ba, ez dakit. Hasiera batean, politikako sektore batzuetan oso zabaldua zegoela irakurri dut; gaur egun, globalizazioaren ondorioz, edozein sektoretan topa daiteke. Hala ere, aditu bati irakurri nion pertsonen arteko elkarrizketa zintzoak intzidentzia-tasa murrizten duela.
-Komunikazio zintzoa?
-Bai; gure tripak eta burmuina zeharkatzen dituen pentsamendu, sentimendu eta beharrak mahai gaineratzen ditugunean gertatzen da hori, epairik gabeko elkarrizketetan.
Zu ere Terminitis-XXI sintomaren batekin al zabiltza?