... ezta musu truk jaso geinken beste ezer kontatzera. Txikitan sarri entzuten giñuan norbaittek zeoze dohainik zala esateko "debalde" berbia erabiltzen zebanian "de balde aldameneko baserrikuek emoten jotsek txarrixei jaten". Eta sarrittan holaxe erosten dogulakuan nago, de balde.
Aurreko egunetan bat egin ei dabe munduko agintarixok eta Merkataritza liberalizatzeko itun globala lortu du Munduko Merkataritza Erakundeak dakar Berria-k goiburu. Horrek esan nahi omen dau merkantziak merke antzian hara eta ona errezau ibiltzeko aukeria eukiko dogula. Barra libria erosi geinken edozein gauzek bere aurretiko bizitza motzian (jatorritik, ekoizten danetik, erosten dogun arte) egin daizken kilometruei.
Merke antzian dabiz hara eta ona bestiak beste mobitzeko darabilten energian benetako kostia ez dabelako ordaintzen eta batez be CO2xa ixurtzian fakturia danon artian pagatzen dogulako (oinguok eta datozen belaunaldixetakuok).
Ez, ez zaittuet gabon bezperan erretolikekin aspertu nahi. Bakoitzak hartu daixela nahi daben arduria. Ni saiatuko naiz nire partia egitten. Bakarrik animatzen zaittuet produktuak aukeratzerakuan begiratzera etiketetan eta kontuan hartzera gabonetan jan, edan edo janzteko erosiko dittugun produktuen kilometruak, gure eguberrittako astmosferara "de balde" jaurtitako CO2 tonak.
Kontuan hartzeko zenbait datu: bataz beste Espainian kontsumitzen dien zerealek 4.234 km egitten dittue, fruta eta lekarixek 5.034 km, arrainek 6.787 km, kafe eta kakaoak 6.227 km, esneki eta arraultzek 1.339 km… Eta Bangladesh-en egindako edozein arropak 8.600 km egingo zittuan gutxienez.
Ez deigun kontsumidu de balde, erosten dogun horren barri ondo jakin barik. Ahal dan heinian bertakua eta sasoikua. Danontzako hobia izango da.