'#Lekaixoka' borobilddu guran

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2017ko urr. 13a, 00:00

Gustoko dot Zea Mays-en Negua joan da ta. Errosarixo Bixamonaren ostian, oñatiarrok neguruntz goiaz baiña, udazken betian.

Eta KMK17 #lekaixoka-ren ostian. Ehundaka bolondresek auzolanian egin doguna haundixa izan da. Zorion nahiko jaso dittugu; kritikak be bai, zorionez.

Txantxiku Ikastolatik eta Ikastolen Elkartetik be onartuko dittugulakuan nago. Ondo hartu. Murgildduta gauzen autokritika prozesura lekaixoka aritziak eraginddako kritikok batu. Kritiko izan barik nekez eraberrituko baikara.

Udazkena eta negua probestuz, kanpoko lekaixuak utzi eta sukalde bueltan hausnartuz, datorren udaberrixan loraketako energiak bideratu gura nittuzke.

Herri eraikuntza da ikastolen helburua, eta beste hezkuntza eragilliena be bai, nere ustez: publikuarena eta kristauarena, Oñatiri dagokixonez.

Badittugu gure artian desberdinttasunak; eta sanua deritzot. Hiru eskolotan diharduten estimuzko lagunak dittut; hiruretan gustora. Ñabardura batzuk badittugu, Herri kontzeptuan, agian. Batzuek euskal naziotasunian fokua –zazpitan, bostetan ala hirutan banatua?–, beste batzuek eskubide berdintasunian, eta beste batzuek humanismuan.

Hiru ikuspuntuok bata bestiakin dute balixorik haundixena, eta, erruetaraiño juango bagiña, bat bera d(ir)elakoan be banago.

Herri eraikuntzagatik ulerketan dot heziz (g)izarte kritiko, burujabe bat haztia. Hesiz hasi baiño –honetan be badihardugu, zoritxarrez–, maitta dezagun Herria, artez artatuz, heziz haziz.

Batek eraginddakua haundixa izan bada, hirurok batera egingo doguna borobilla izango da.

Orok bildduta eginddakua baitta borobilla.

Desio dot hazi honek uda gutxiren bueltan fruitu borobil hori herriratzia.

Metamorfosis zapaburutik txantxikututakuok ur gaiñian elkar heziz egingo xonau, ala?

----------

Iñaki Idigoras

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak