Aloña azpixan, Arantzazun eta Araotz aldietan, batez be.
Aurreko mendixan, baina, nekez ikusten dogu udazken kolorerik. Insignisan berde illuna eta botatako basuen soilunak dira nagusi. Insignisa eta matarrasia, errentagarrittasun haundixena emun izan dauein zuhaitza eta metodua, hurrenez hurren. Hustiapen ekonomikorako darabiltten terrenuak.
Entzuna dakot pinuek ez daueila iada lehen beste emuten. Basua botatakuan, jasotako diru gehixena barrixa landaketan inbertitten dala berriz be. Biharbada errentagarrittasunan formulan beste kontzeptu batzuk be sartzeko garai egogixa izan leike: lurra zenbat pobreketan dauen; udako beruetan freskurarik emuten ote dauen; zer nolako ekosistemia sortzen dauen; udabarri eta udazken koloriekin herrixa jazten ote dauen, herrittarroi aisialdirako zein aukera emuten doskuen...
Jabetza pribatukuak diranez, jabe bakoitzak erabagiko dau zer egin.
Onura publikokuak be badiran neurrixan, udal eta instituziño desberdiñei be badagokixe bestelako koloreko basuak bultzaketia, politika desberdiñan bittartez lurjabiak animauaz.