Kooper Aktibistak 2.0

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2015ko urt. 3a, 00:00

Auzolana komunitateen oinarrizko zeregina da, munduan eta Euskal Herrian. Doako lanaren bidez denontzako onuragarria den zerbait gauzatzea da auzolana.

Erdi Aroan komunitateen eraketan aldaketa sakonak eman ziren. Ordukoak ditugu Foruak eta Batzar Nagusiak, partaidetzan oinarritutako demokraziaren adibide.

1950 inguruetan Arrasateko Esperientziaren lehen fruituak jaso genituen. Joxe Azurmendik El hombre cooperativo lanean argitzen du zein pentsamendutatik sortu zen esperientzia hori.

Arizmendiarrietak ez zuen kooperatibismoa asmatu. Gazteak formazio sozial sakon batekin jantzi zituen. Ez dago kooperatibismorik izpiritu kooperatibo gabe, elkarlan, auzolan gabe.

Zer osasun dauka egun izpiritu horrek? Enpresa kooperatiboak merkatuen erronkara moldatzen jardun dugu, eta merkatuen balore bakarra zein den ongi dakigu.

Krisi ekonomiko eta kooperatibotik ateratzeko garaiak dira. Ez da beste Arizmendiarrietarik izango. Lidertza bera ere auzolanean ematen da egun.

Mekanismoak gure esku ditugu (kontseiluak, batzarrak) ardura postuak dituztenak oinarrien babes eta bultzadarekin ahalduntzeko (begiratu Kataluniara).

Partaidetza, elkartasun, gardentasun eta beste balio batzuen zerbitzura dauden mekanismook eguneratzeko garaia ere bada, ordenagailu, internet eta sare sozialak gure zerbitzura ipintzekoa.

"Bizitasunaren ezaugarria ez da irautea, biziberritzea eta egokitzea baizik". Ongi etorri KooperAktibistak 2.0 auzolanera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak