Herri maillan be pareko: nundik erregaixak, kotxiak, telefonuak, erropak, platanuak...? Independentzia nekeza da.
Beste kontu bat da burujabetzia. Geuk erabagittia zer, zela eta zeinekin egin gura dogun. Euskal ekonomixian erabagimenaz mahai ingurutik bi datu argigarri: (1) Pertsona gutxi batzuk dakoi munduko aberastasun eta boteria. (2) Estatu txikiñenak dakoi bizi kalitate eta aberastasun banaketa onena.
Nora begira gauz? Boteredunek ez daue aberastasuna banaketarik eta, beraz, ezta estatu txikirik be gura. Bestiok, gehixago izan arren, "ondo" bizi garelakuan gauz. Txarrerako aldatu? Statu quo-a galtzeko bilddurra sartzen doskue komunikabidiek (boteredunen esku). Lapikuan egosten gabitzen txantxikuak ote?
Kontzientziaziño lan haundixaren biharra dakogu. Laneko kafe orduak, txikiteuak, afalosteko tertulixak, sare sozialak... aukera danak baliatu bihar dittugu honen gaiñian ariketako.
Burujabetzia, helburu baiño, gizarte justuago baterako pasua da. Gure esku dau politikuak horretan jardutia. Dependentzixen gestiño egogixa egiñaz, eskubide sozialen bidian.