Ez irakurri, ez pentsa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Etxebeste 2020ko uzt. 24a, 00:00

Argi dago bizi garen garaiari dagokionez buru beste aburu dagoela. Bueno, gai honi, eta beste guztiei buruz. Lasai, ez irakurri edo ez pentsa. Zu zeu, libre. Kaiola erraldoi baten bada ere.

Gai bakoitzak egun bat, eta planetan bizi den biztanleriarena uztailaren 11n izan da. Egun hartan adierazi zuten ikerlariek ez dugula munduan 10.000 milioi biztanleko langa igaroko, arazoak arazo. Hori 2064rako izango da. Ordurako mundua, batez beste, lau gradu beroago egongo da.

Biztanleria dinamiken azterketa ekologiaren ardatz nagusienetako bat da. Konplexutasun handiko esparrua izanda, badaude oso erraz ulertzen diren adibideak.

Ipar Amerikako Superior lakuan dago Royale uhartea. 80ko hamarkadan, ikerlariak bertako altzeen eta otsoen biztanleria ikertzen hasi ziren, bai eta ohartu ere zerbait gaizki zebilela. Negu epelen ondorioz lakua izoztu ez, eta altze berrien iritsiera gabe uharteko otsoek altze gehienak jan zituzten. Altzeak urritu ahala, otso gutxiago zegoen uhartean. Baina ezin zirenez uharte kanpoko taldeekin nahasi, endogamia arazoengatik ia desagertu egin ziren, eta ondoren altzeen biztanleriaren gorakada nabarmena eragin. Biztanleria dinamikak ikertu ondoren, Royale uharteko kudeatzaileen erabakia izan zen otsoen mugimendua modu artifizialean laguntzea.

Garaiotan, gizakiok gara altzea eta ditxosozko birusa otsoa. Ez zaitez harritu, eredu berdintsuak erabiliz ikertzen gaituzte epidemiologoek. Gizakiak 200.000 urte behar izan ditu mila miloi izateko, 200 urte 7 mila miloi izateko. Honi gehitu iezaiozu daukagun mugikortasun bortitza, eta horrelako bizkarroi baten lana asko erraztuko dugu.

Dinamika ekologikoen ikuspuntutik, bizitzen ari garena gertatu beharrekoen barruan dago.

Pentsatzekoa dena da, COVID-19a modu artifizialean gaindituko den bezala, gure desoreka honen jatorrian zer dagoen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak