Berriz irribarrez

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2019ko eka. 30a, 00:00

Irribarreari buruz idatzi nuen aurrekoan. Esan nuen pertsona irribarretsuak erakargarriak izan ohi direla. Baina irribarrea ez dela beti pozaren adierazle: sentimendu asko ezkuta ditzakeela. Horretaz gainera, bi eratako irribarreak daudela: benetakoa eta faltsua. Bata beharrezkoa, bestea antzua.

Irribarrea ez da kultura guztietan berdin interpretatzen. Munduko 44 kulturatan egin dute ikerketa, 4.500 lagunekin, kontinente guztietan: pertsona irribarretsuen eta serioen argazkiak erakutsi dizkiete, eta puntuarazi. Argazki berak guztiei. Eta emaitzak desberdinak izan dira.

Inteligentziaren eta zintzotasunaren pertzepzioak neurtzea zen helburua. Japoniarrei, indiarrei eta korearrei, adibidez, irribarre egiten ez dutenak adimentsuagoak iruditu zaizkie. Alemanei, suitzarrei eta malaysiarrei, justu kontrakoa. 18 kulturatan bakarrik lotu dute irribarrea inteligentziarekin. Zintzotasunari dagokionez: irribarre egiten dutenek mesfidantza sortzen dute Indian eta Argentinan. Suitzan, Australian edo Filipinetan, ordea, irribarreak zintzotasuna adierazten du. 37 kulturatan lotu dute irribarrea zintzotasunarekin.

Eta euskaldunok, nola interpretatzen dugu irribarrea? Eta euskaldunok, nola interpretatzen dugu irribarrea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak