Pokemon parkean

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2016ko uzt. 24a, 00:00

Teo hondartzan. Teo parkean. Teo zooan. Teo alde guztietan zegoen. Umeak gineneko liburuetan.

Orain Pokemon da. Pokemon hondartzan. Pokemon parkean. Eta ez da liburuetako kontua. Nik ez dut ikusi, baina badakit Pokemon etxe ondoko parkean dabilela. Ez dut ikusi, birtuala delako. Pokemon hori ehizatu nahian ikusi nituen bi gazte, sakelako telefonoarekin. Telefono adimentsuarekin.

Telefonoa hitz egiteko asmatu zuten. Seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko. Urrutitik hitz egiteko: urrutizkina. Baina orain horretarako erabiltzen da gutxien. Whatsapp eta sare sozialak dauzkagunetik, komunikatzeko ez dago ahotsaren beharrik.

Orain telefonoa ez da komunikatzeko bakarrik. Denbora-pasarako ere bada. Eta jolasteko. Bideojokoak dira horren adibide. Asko daude. Baina Pokemon Go izenekoa iraultza ari da izaten. Mundu erreala eta mundu birtuala batzen dituelako. Fikzioa eta errealitatea. Eta tankerako beste bideojoko batzuk etorriko dira laster, seguru. Mundua fikziozko pertsonaiaz beteko zaigu.

Tira, hala, behintzat, gaztetxoak etxezulotik aterako dira. Kalean jolastuko dute. Fikzioa eta errealitatea nahasten ez dituzten bitartean…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak