"Isiltasunaren atzaparkada"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko eka. 27a, 02:00

Gerrako garrak Oñatin. Abenduan atera genuen liburua.

Oñatiarren ibilerak jasotzeko. Alde batekoak zein bestekoak. Isildutako kontuak. Gerrak dakarren sufrimendua. Sekula berriro gerta ez dadin. Ia bi urteko lana izan zen. Ate joka joan ginen hara eta hona. Liburukote mardula osatu genuen. Baina datu inportantea falta zela jakin dut: Madrilen oñatiar bat fusilatu zutela. Komunistek fusilatu ere.

Gerraren hasieran gertatu zen. Madrilen bizi zen gizon hori. Bere osaba baten bidez joan zen hara, lanera. Hantxe ezkondu zen. Bi ume zituzten. Osaba hori eskumakoa zen, eta politikan zegoen sartuta. Haren bila joan ziren. Baina alde egina zen ordurako. "No están, pero su sobrino vive ahí", esan zien porteroak. Eta baten faltan bestea atera zuten etxetik. Arrastaka. Hiltzeko.

Maritxu Etxebarriak hiru urte zituen aita fusilatu zutenean. Aitak Modesto Etxebarria Pagadigorria zuen izena. Eta nire aitajaunaren anaia bakarra zen. Gure aitari horregatik jarri zioten Modesto izena. Maritxuk berak kontatu dit, Puerto Ricotik etorrita. Kanpoan bila ibili, eta ez nuen etxean gertatutakoa ezagutzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak