"Aurrerapenaren kontra"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2011ko aza. 5a, 01:00

Aurrerapena?", esan dit baserritarrak. "Lehen ez genuen urik etxean, baina ura debalde zen".

Etxetik oso gertu zuten iturria. Ez zaio ondo iruditzen naturak emandakoa kobratzea. "Zaborrik ere ez dut sekula atera nik, eta hori ere pagatu egin behar!". Baserrian dena aprobetxatzen dela dio. Lehen, inork ez zuen ezer botatzen. "Behin Garbigunera joan nintzen, aulki bat ikusi nuen, eta ez zidaten hartzen utzi! Debekatuta dagoela!". Hori ere ez du ulertzen.

Zer eta nola birziklatu… eztabaida horrekin gabiltza. Ahalik eta gehien birziklatu behar da, ados. Baina hori bezain inportantea da ahalik eta zabor gutxien sortzea, ala? Behar duguna bakarrik erostea gure esku dago, egia. Baina inguruak ez du laguntzen: zer egin erosi eta urtebetera mobila ez badabil? Gutxieneko iraupena exijitu beharko liekete ekoizleei. Bost urteko garantia izatea, adibidez.

Hori zaila da, bale. Kontsumoaren gurpila geratzea. Baina bada erraz egin daitekeen zerbait: berrerabiltzea. Trukeguneak sor daitezke, erabiltzen ez ditugun objektuak hara eramateko. Pantaila lauko telebista erosi duzula? Ba eraman zaharra hara! Arropa, liburuak, altzariak, bizikletak, jostailuak... zernahi truka daiteke. Zuretzat zaharra dena berria izango da niretzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak