Plazer etika

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2024ko mai. 24a, 00:00

Aristotelesen arrazoiaren beste ertzean, Epikuroren etikan plazera sortzen duen guztia ona ei da.

Nahiz eta plazerak aukeratzen jakin behar dugula zioen, Antzinako Grezian.

Sexuaren ikasgaia aldatuz doala jakinekoa da. Eta galdegin diot neure buruari: nola hautatzen ote dute egungo gazteek?

Ikusmiran, Broncano bezalakoek naturaltasun osoz hitz egiten dute klitori xurgagailuaz, eta barre egin neskak esaten dionean: "Laster ez dugu zuen beharrik izango".

Bitartean, Suedian, urteak dira neska batek esperma eskaera online egin eta etxean berak bakarrik ernaldu dezakeela. 

Eta TEDx gomendagarri batean, Erika Luster film egileak pornografia kontsumoaz aditzera ematen digu Googlen lautik batek pornoa bilatzen duela. Eta denon erantzukizuna badela, filmek zein eredu irakasten duten: berdintasunarena ala emakumea objektu bat dena… Zer jasotzen duten nerabeek, artean sexua probatu gabe sarritan.

Eta hirugarren adinean sexu bidez transmititutako gaixotasunak goraka ei doaz, nahiz eta poztekoa den adin horietan hartu-emanak izatea.

Handik, zer ikusi, hura aukeratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak