Euskaldun globala

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2015ko ira. 14a, 12:28

Azkenaldian globaltasunean murgil egin dugu, lurra gelditu eta atzeraka hasi balitz bezala, dzanga!

Enpresa euskaldunek erabakia hartua dute: globalak izan, ezen ez dago irtenbiderik. Lehiakortasuna izan da giltzarri. Eta lehiakortasuna izango da euskarri. Zeinek irabaziko du, ordea, zeinek du abilidadea? Ingelesez hitz egiteko beldurrez bulegoan ezkutatzen denak ala eskua emanez bere mailako bezeroen aurrean zutik dagoenak? Gazteek prestutasuna erakusten digute, hizkuntzetan ez dute lotsarik eta ausardiaz jokatzen dute kultura ezberdinen aurrean, zer ikusiari adi.

Nazioarteko hegaldi amaigabeek lotzen gaituzte, aurpegiak eta kultura lotzeko bileretan. Autobus hegalarietan eserita edota hiri erdiak diruditen aireportuetan barrena bizitzaren orduak ziztuan pasatzen dira. Zazpi ordu aurrera egin eta loa guztiz eraldatua, gorputzak ez du globaltasuna ulertzen. Hiru errelebotan astero aldatzen ari direnak aspaldi dira globalak, lurraren birarekin batera egiten diote bira lan jardunari. Ordutegi malgua, ezin elastikoago bilakatzen da familiakoek ez dakitenean zure burua haiekin ala munduaren beste puntan dagoen. Konektatuta egonda, uneoro mugikorraren kanpaitxoak aditzen dituzu goizean jaiki eta gosaltzen duzun bitartean txinatarrek espero dutenari erantzuna haien eguna amaitu aurretik nola kudeatu… Eta ostantzean, etxeratu arren mezuek iristen jarraitzen dute buzoira, amerikarrak oraindik lanean dauden seinale, pantailatxoaren aurrean dagoena udan ala neguan bizi den pentsatzen jarri gabe. 

Haiei garai hobeak datorkien heinean, orekatuko ote dira lan baldintzak, lana berriz ere beharra bihurtu den garai hauetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak