Noiz utzi genion hitz egiteari?

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Erretolatza 2015ko ots. 10a, 07:00

Autoen lengoaia intermitenteena zela entzun nuen behin, errepideko komunikazio bide. Eta egia da! Horretan pentsatu izan dut sarritan: nola izan efektiboago, arinago, astiroago eta baketsuago errepide sarean. Zeren eta arauak, badauden arren, ahaztu egiten ditugu nonbait… isildu egiten gara. Autoen elkarrizketak fluidoak diren heinean, trafikoa ere halakoxea da.

 

Aurrekoak abisatzen dizunean –eskuinera jo behar dut–, ezkerreko aldetik gaindituko duzu, inor etorri ezean, behintzat. Errotondan badatorrenak norbera sartzeko gertu dagoela –zure bidetik aterako naiz, trankil sartu zaitezke!– esaten dizunean. 

Edota zuk esaten diozunean aurretik datorrenari –ezkerrera sartu gura nuke– eta akaso berak ilara bat daukanez aurrean, lehenago geratu eta pasatzen utziko dizu. 

Eskua altxatuta eskerrak emateko gogoa ezin gordeko duzu. Edota bide ertzean autoak botata utzi zaituenean, aberiako argien distirarekin laguntza eskaintzera geratzen denean… ez al digu bizitza atseginago egiten komunikatzeak?

Apika, norbaitek pilatuta egotea du gustuko hitz egitea ekiditearren. Denetik baitago. 

Euskararekin gerta zitekeen moduan, erabili ezik galdu egiten den hizkuntza da autoen argitxoena. 

Gizarte honen adierazlea ote da...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak