"Erreka garbiketia auzolanian urriaren 13an"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Larrañaga 2013ko ira. 20a, 02:00

Bergarako herrittarroi: urriaren 13an errekia garbitzeko...

... egingo dan auzolanian parte hartzeko deixa luzatzen dotsuegu. 

Errekaren Astea antolatu dau Mankomunitatiak eta horren baittan herrittar talde batek Bergarako Udalarekin elkarlanian auzolana antolatuko dou. 

Bergararrok Epeletik Osintxuraiñoko tartia garbitxuko dogu eta horretarako danon biharra daukagu. 

Gure asmua ahalik eta jende gehixen biltzia da. 

Lan egin osteko bokadutxoa be ez da faltako! 

Norbanako bakoitzantzat aseguru zibilla egin ahal izateko biharrezkua da bolondresok izena ematia. Izena eman leike Agorrosiñen, Kultur Etxian eta Udaltzainguan, 21:30ak arte zabalik egoten die, eta eguerdixan ez die ixten. 

Bestetik, errekagarbitzeko@gmail.com–en be emon zeinkie izena iraillaren 30an aurretik. 

Apuntau zaitxezte!

Informaziño gehixau www.bergara.net webgunian. 

Zu za kapaza, eman errekiai arnasa!

--------------------

Idoia Larrañaga eta Nerea Madariaga

(Errekaren garbiketa egiteko batzordea)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak