Azaldu zutenez, adimen artifizialean oinarritutako tresna horrek poema bat egin dezake Pitagorasen teoremarekin, bai eta gai harrigarrienari eta ilustratuenari buruzko artikulu bikain bat idatzi ere.
Harrezkero, atentzioa eman didate kontrola daitekeen teknologia horri buruz sortu diren eztabaidek, beldurrek eta errezeloek. Zergatik beldur edo mesfidati izan, erregulatu, gelditu edo bertan behera utz dezakegun tresna bati buruz?
Arlo horretan erreferente diren adituek, hala nola Alex Rayonek eta Chema Alonsok, pertsonen zerbitzurako erabilera adimenduna egitera animatzen dute. Eta hor dago gakoa. Rayonek unibertsitateko eskolak prestatzeko erabiltzen ditu eta Alonsok talentua atzemateko prozesu baten berri eman du; izan ere, izangaietako batek ChatGPT-a erabili zuen arazo bat konpontzeko, gainerakoek adimen artifizialaren laguntzarik gabe erabili zutena baino askoz ere denbora laburragoan.
Hain beharrezkoa eta hain gutxi landu den etika lehen mailara itzuli da.