Sokatira

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2022ko eka. 5a, 00:00

Oso gurea den zerbait badago, sokatira da. Bi talde, bi mutur. Batek alde batera tira egiten du eta besteak bestera.

Gizarte-arloan, egungo tentsioari eutsiz gero, inork ez du irabaziko: alde batean, enpresak eta autonomoak ditugu; bestean, langileak eta haien ordezkari sindikalak.

Zer diote azken horiek? Bada, atzerapausorik ez lortutakoari buruz eta, gutxienez, soldata igoerak, erosteko ahalmenik ez galtzeko. Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteetan dauden enpresetan, sindikatuek eskatzen dute enplegua mantentzeko konpromisoa, industria-proiekturako konpromisoa eta deslokalizaziorik eza.

Eta enpresariek zer diote? Bada, haien oraina eta etorkizuna kolokan jarri dute lehengaien eta energiaren fakturek. Produktibitatea eta lehiakortasuna zalantzan, eta batzuk negatiboan eta proiektuak ixtera behartuta.

Lanik sartzen ez bada eta iristen dena prekarioan egiten bada, nola egin aurre gizarte-ordezkaritzaren eskaerei?

Beraz, ez dezagun pentsa gure ekonomiaren egoera larria azken bi urteengatik dela, urrutitik dator eta. Denon etorkizuna dago jokoan eta sokaren tentsioa erlaxatu beharra dago; bestela, ipurdikoa historikoa izango da guztiontzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak