... Tourra, siesta egiteko; eta onena, oporrak, bertan, egunerokotasunetik ihes egiteko, lana eta enpresa daukatenendako, jakina. Bada, data horrek erakusten du hilabete hau ez dela besteak bezalakoa.
Urtebete daramagu data horren zain. Hausnartzen. Ziurgabetasunez betetako 365 egun; gure buruari galdetzen ea zer gertatuko den langileekin data hori heltzen denean, zer egingo duten sindikatuek, zer egingo duen patronalak, zer egingo duten epaileek ordutik aurrera batzuen eta besteen artean sortuko diren diferentziak konpontzeko. X argitzeko ordua da.
Baina, aurretik, kontuan hartu behar da denbora horretan Euskadik galdu dituela 1.944 enpresa eta Gizarte Segurantzari afiliatutako 32.610 lagun. Horri gehitu behar diogu Euskadi hemorragia konpetitiboa sufritzen ari dela eta Estatuko batez besteko soldata handienak dituela, mundu osoak onartzen duenez.
Ez da ozenago berba egiteko momentua, ezta harrotzekoa ere. Umiltasuna eta sakrifizioa, egoera ez dago-eta ondo. Sozializatu egin beharko genituzkeen irakaspenak daude. Adibidez, kooperatiba, Arrasateko ikur.
X da adostasuna, akordioa. Hori barik, inork ez du irabaziko. Denok galtzaile. Sarritan galdetu izan diot nire buruari: zer gertatuko litzateke enpresariak eta langileak elkarren artean konponduko balira, bitartekari barik, interferentzia barik, presio barik?
Bide batez, zalantza handiak dauzkat lan-erreformak ondorio drastikoak ekarriko zituela esaten zutenekin. Konfiantza daukat enpresarien eta langileen erantzukizunean. Ez dut uste aldaketa drastikorik gertatuko denik.
A! Eta gipuzkoar baten kanona, Araban bizi dena, haren lurretatik pasatzeagatik... beste baterako utziko dut. Hau da hau! Izan ere, politikariak berritzen hasten direnean...