"Galderak eta galderak"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2013ko api. 30a, 02:00

Urteak betetzen ditudan neurrian, gero eta galdera gehiago egiten dizkiot nire buruari.

Socratesen esaldi batek zioen moduan: "Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik". Hona hemen adibide batzuk. 

Zergatik ez zuen telebistak, hasiera baten, programazioa eten, Bostongo Maratoian gertatu zenaz informatzeko? Twitter aise gailendu zitzaion telebistari, 140 karaktereen indarrarekin, barreiatze-gaitasunarekin eta hedapen azkarrarekin.

Horretaz ari garela... inork badaki zerk eragin zuen atentatua? Zergatik egin zuten? Zenbat aldiz egiten diot galdera hori nire buruari, telebista ikusten ari naizela, edo egunkaria irakurtzen: baten trajeak, bestearen gainsoldatak, Barcenas dela, errege-etxea dela... Baina ze behar dute? Giza-ustelkeriak dauka azalpena.

Eta ustelkeriaz ari garela... Paper zuriaren aurrean nengoela, Legazpiko kontsultaz berba egin nezakeen, baina... zertarako? Herriak dagoeneko egin du berba, ezta?

M-30eko grebaz ere berba egin nezakeen, baina buruzagi sindikal bati zera entzun diot: "Greba orokorrek gobernuak aldatzen dituzte". Eta zer esan ez dakidala geratu naiz. Hainbat galdera datozkit burura: non daude politikaren, praktika sindikalaren eta konpromiso sozialaren mugak?

Eta azken galdera: ze etorkizun izan dezake herrialde batek, talentua alferrik galtzen uzten badu? Fernando Cossiok plazaratu zuen galdera hura, Ikerbasqueko zuzendaria. Bada... ez da etorkizun ona izango, eta pentsatu gura dut ahal dugun guztia egiten ari garela ezagupen-ihesik ez izateko eta haren iman bihurtzeko.

Tira, erantzunak bilatzen ditudan bitartean, baikortasunari eutsiko diot: gehiago egin eta gutxiago berba egin. Euskadik ekintza positiboak behar ditu, berba ponposo eta hutsalak alde batera utzita. Aurrekontuak ere behar ditu, baina hori beste zutabe baterako utziko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak