Iñaki Casas: ‘Brujula enpresariala’

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Casas 2011ko mai. 22a, 10:26

Agintari instituzional, ekonomiko eta enpresarialen diskurtsoak esloganez beteta daude, eta kasu askotan bat datoz.

 Ia guztiek aldarrikatu eta sustatzen dituzte berrikuntza, internazionalizazioa eta informazio gizartea, ezinbesteko kanal gisa, egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko eta hura gainditzeko. Hala ere, mezu hori askotariko erantzuna izaten ari da gure esparru enpresarialean. Askotan, batez ere pymeetan eta mikropymeetan, "edo zerbait egiten dugu edo itxi egiten dugu" esaldiari eutsita, entzundako berba politak bere egiten dituzte, hausnarketa prozesutik pasatu gabe. "Egunerokoak irentsi egiten gaitu-eta", diote, estrategia burugabe hori esplikatzeko. Baina ez die eragozten, antsietate puntu baten sartuta, norabide guztietan jotzea euren egoera estuari irtenbidea topatzeko. 

Egoera horretan, itxaropena galtzen hasten dira, ikusten dutelako internazionalizazioak ez dituela fruituak ematen goizetik gauera edo sareen sarean eta haren 2.0 plataforma ugarietan ibiltzeak inbertsioa, dedikazioa eta etengabeko arreta eskatzen dituela.

Puntu honetara helduta, lasaitu eta kontzientzia hartu behar da gauzak egin behar direla euskal enpresariek beti egin duten moduan: ttipi-ttapa. Hori bai, lehenik, eseri eta plan estrategikoa landu behar da; izan ere, nahiz eta talde ekonomiko handiekin lotu, enpresa txiki batzuek, konturatu barik, lan egiten dute plan estrategiko ez idatzi baten arabera. Beltza zuriaren gainean jarri behar da, akta egin enpresaren egungo egoera zein den jakiteko, harendako ze etorkizun gura dugun definitu eta ze bideri eta mediori eutsi behar diogun.

Bidean produkzio-egun bat baino gehiago galduko dute, baina planaren zimenduak sendoak badira, produkzio-urteak irabaziko dituzte etorkizunari begira. Pymeak eta mikropymeak ez daude bakarrik. Patronalei, instituzioei eta aholkularitzei zuku guztia atera behar zaie. Gure historiako inoizko ezagutza maila handiena eta profesional kualifikatu kopuru handiena daukagu. Horrekin guztiorrekin, eta hausnarketa prozesuak eragindako brujula enpresariala-rekin, etorkizun optimista samarra daukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak