"GSR Debagoienari esker ona"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Atxa 2013ko mar. 11a, 16:00

Nire aitaren irudia zeuek ere oraindik oso presente izango duzuela jakinik...

...  lerro hauen bidez, Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzako talde osoari nire esker ona helarazi nahi dizuet: zuzendariari, medikuari, erizainei, gizarte langileari eta laguntzaileei. 

Profesionaltasunez eta maitasunez egiten duzuen lanari esker, familia handi bateko partaide sentiarazi gaituzue; zenbaitetan egoera latzak tarteko izan arren, egun bakoitza ahalik eta zoriontsuena bihurtzen saiatu zarete eta azkeneko trantze hau ere ahalik eta errazena izan dadin lagundu diguzue.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.

--------------------

Iñaki Atxa

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak