Gizonezkoentzako herriak

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Arrupe 2020ko urr. 11a, 00:00

Gizadiaren historian, gizonen ikuspuntuarekin eraiki izan dira herri eta hiriak.

Sekula ez da kontuan izan genero ikuspegia plazak, pasabideak eta parkeak diseinatzerakoan. Udal erabaki guztiak ere gizonezkoek hartu izan dituzte beti. Esanguratsua da 1260an Arrasateko hiribildua sortu zenetik 2007ra arte alkate guztiak gizonak izan direla. XXI. gizaldian, ordea, hirigintzara ere heldu da genero ikuspegia txertatzeko garaia. Emakume eta gizonek ez dute espazio publikoaren erabilera bera egiten, argi dago. Erosketak edo ume eta nagusien zaintza gehienbat emakumeek egiten dute. Zer esanik ez, kalean biolentzia eta jazarpen fisikoa sufritzeko arriskuaren harira.

Beraz, garaia da Arrasateko kale eta plazak irisgarriago eta seguruago egiteko, ikuspuntu berri honekin; argiteria hobetuz, kota diferentziak deuseztatuz eta puntu beltzak desagerraraziz. Jakin arren, genero ikuspegi hau txertatzearen aurkako erreakzioak sortuko direla hirigintzan gizonezkoen supremazia dudan jartzen dela sentitzen dutenenengandik, Alfontso X Jakintsua plazako sarrera belzten duen arkuaren eraisketaren aurkako erreakzioa kasu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak