Auzo altuetako irisgarritasuna hobetzeko igogailuetan, adibidez, Arrasate oso atzeratuta doa, baita hiriguneko bidegorri sarearen zabalkundean. Zer esanik ez, kiroldegi duin bati buruz. Nola da posible Arrasatek Tolosak daukan punta-puntako kiroldegi bat ez izatea? Edo Hernanik duen kanpoko igerileku ludikorik? Atzean geratu gara eta horren erakusgarri da demografiaren gainbehera larria, ospitale, unibertsitate eta hainbat industria izan arren. 2000. urtean Arrasatek 23.718 biztanle zeuzkan; Hernanik 18.698 eta Tolosak 18.076. 2018an, aldiz, Arrasatek 22.019 biztanle, Hernanik 20.222 eta Tolosak 19.525; datu esanguratsuak, benetan.
Beraz, bada garaia bizitzeko erakargarriagoa izango den Arrasate baten eraikuntzari ekiteko, diskurtso zaharkitu eta kontserbadoreak alde batera utzita.