Euskal Herriko eliteak eta generoa

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Arregi 2022ko ira. 24a, 00:00

Hego Euskal Herriko eliteak, Boterearen azterketa da Baleren lagunak oparitu didan liburua.

Helburua elite-boterearen hezkuntza-ibilbidea aztertzea da. Ze unibertsitatetan ikasi duten elitea osatzen dutenek, publikoak eta pribatuak bereziz. Diziplina anitzeko talde baten ekarpen teorikoak aurki ditzakezu, Britainia Handian 2014an eta 2019an egindako azterketen ildoari jarraituz. Eliteek ikasi duten unibertsitatea ezagutzea baino gehiago, beste faktore batzuek deitu dute nire arreta; azken batean, hango unibertsitateen publiko/pribatu dikotomiak ez du zentzu bera gurean, alderdi ekonomikotik begiratuta, bederen, Hego EHn asko baitira unibertsitatera joateko aukerak elite ekonomikoko kide izan gabe ere.

Bi esparrutan zentratu dut nire irakurketa: emakumeak eta euskara, baina ez dut datu askorik aurkitu; agian, ez zelako hori liburuaren helburua.

Bada, botere eliteen artean, %35,7 dira emakumeak, azterketak dioskunez. Portzentajea asko igotzen da politikaren arloan, %48,5ekoa baita, Osakidetzan %58 eta kirolarietan %55,4. Urriagoak dira zuzenbide pribatuko enpresa publikoetan nahiz partizipazio publikoko enpresa pribatuetan: %26,9 eta 25,8koa, hurrenez hurren. Are gutxiago enpresa pribatuetan: %13,8.

Genero-arrakala ukaezina izanik, nabarmena da botere organoetan emakumeen presentziaren gorakada, berdintasun kuantitatibora iritsi ez garen arren. Irakurketa asko izan ditzakete datuok. Batzuek esango dizute sistemak fagotizatutako emakumeak direla; beste batzuek, aldiz, emakumeen ahalduntzean bide berriak zabaltzen ari direla.

Honaino iristeko pazientzia izan duen irakurlearen esku uzten dut bere irizpide  propioaren osaketa prozesua.

Euskararekikoak, aldiz, etsigarriagoak dira. Enpresa pribatuetako goi-kargudunen artean %5 omen da euskalduna. Ez ote dugu elebidunek elebakarren trebeziarik esparru hauetan aritzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak