Bertan, Marina Abramovic izeneko artista bat agertzen da, museo bateko areto baten erdi-erdixen jarritta, soiñeko luze gorri bateaz. Artista presente dago deiketan da artelana. Hantxe dau bera, kieto, bere aurreko aulkixen jasarten dien danei miñutu batez zuzen-zuzen begixetara begira. Banan-banan jarten da jendia artistiak begixak itxitta dittuela. Derrepentien, uliak urdindduta daukon gizon bat esertzen da Marinaren parien. Honek begixak zabalketan dittu. Gorputz osuen kilikilixak sentidu dittuela igerten jako. Izen be, parien daukona bi hamarkada lehenau bere maitalia eta laguna izendako Ulay da. Hogeita hiru urte daroiez elkar ikusi barik. Eta miñutu horretan, elkarri begixetara begiraketan dutzie. Ederra da artelana. Ederra bideua.
Guk be alkarri begira pasetan dittugu miñutuak Marinak eta Ulayk bezela, baiña ez bat, ahal dien danak baizik. Kontu kontari gustora ibilliko gitzake, ezta? Politikiaz, eguraldixaz, domeka atsaldetako pelikulako protagonistiaz, Fagorreko kontuetaz, presuak urteten dabitzenaz, emakumien kontrako indarkerixaz, etab. Baiña gaittasunak urrittuta dauketzu eta ezin berriketaldirik auki.
Begixetara begira gauz ordia. Laurogeita hemezortzi urte dittu zure begiradiak. Ixa mende oso bat! Zenbat ikusi eta zenbat irakurri ete dauen zure begixek. Izen be, irakurle fiña izen zare beti. Egunkarixa esku artien hartu eta goittik behera irakurten dauen horreittakua. GOIENA papel hau be hasieratik bukaeraraiño irakurri izen dozu askotan, horretarako aste oso bat biherrezko bazan be!
Berba honek Donostiako ospittaleko zure gelara be helduko dielakuen, ezin izen dutzet besarkada bero bat bialketako goguai eutsi. Hurrengo gauzenien, begixetara begira esango dutzut, amama, baiña hau be irakurriko dozulakuen… Eskerrik asko danagatik.