Bularretik mintzora

Bonbolontena, ene laztana, ez egin lorik basuan, azeritxuak eruango zau erbixa zarelakuan.

Txikitako ume-kanta politenetakoa dela pentsatu izan dut beti. Umeari, besoetan hartuta, kantatu behar zaion horietako bat. Haur txiki horren behar emozionalei batez ere, aurre egiteko oso baliagarria dena. 

Baina, zer da Bularretik mintzora? Ba, Eskoriatzako bibliotekak Luis Ezeiza herri eskolarekin eta Arizmendi Jose Arana ikastolarekin batera martxan jarri behar duen egitasmo berria. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0 eta 6 urte tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea, gurasoekin eta hezitzaileekin lan eginez, beren ingurune naturalean –etxean, eskolan eta bibliotekan– irakurle giroa sor dadin.

Euskal Herrian nahiko berria den egitasmo honetan, bibliotekak eta eskolek jarraibideak eta materiala eskainiko dizkiete haur txikien guraso eta hezitzaileei. Haurrek jaiotzen direnetik gauza asko behar dituzte modu egokian garatzeko: inguruarekin komunikatu, errealitatea pixkanaka ezagutu eta horretan segurua sentitu. Apurka-apurka joango da haurra, adimena, hizkuntza eta emozioak garatzen. Bide hori lotura afektibo sendo batekin egin dezan altxor preziatu bat daukagu helduok. Eta zein da ba altxor hori,? Hitza. Lehen hilabeteetan sehaska kantak abestuz, errima xume eta goxoak xuxurlatuz. Geroago, ipuinak kontatuz, ipuina bera, azkenean, irakurketa bilakatuz. Ez dezagun, beraz, lorik hartu basoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak