Bizi momentua

Erabiltzailearen aurpegia Hector Prieto 2014ko ira. 24a, 00:00

Aurretik zer bizi izan dudan pentsatzen ematen dut denbora luzea; beste batzuetan, bihar zer egin behar dudan pentsatzen. Eta azkenean, une batez geratzea lortzen dudanean, ondorioztatzen dut benetan garrantzitsua dena eta bizi duguna oraingo momentua dela.

Gizakiok kezkatzen gaituzten kontuetan pentsatzen hasi naiz: boterea, dirua eta fama. Historian zehar gizakiak aurrerapen handiak egin ditu, baina konta ezin daitezkeen gerrak hasi ere bai.

Eta nik galdetzen dut: zertarako? Bizitza korapilatzen jarduten dugulako eta ez garelako jabetzen edozein momentutan buka daitekeela.

Itxi begiak eta pentsa 2014RC izena duen asteroideak, irailaren 7an sateliteen orbiten azpitik pasatu zenak Lurretik 40.000 kilometrora bakarrik, gure planetaren aurka talka egiten duela. Zalantzaz betetako etorkizun horretan pentsatzen desagertuko ginateke.

Hortaz, bizi ezazue momentua indar guztiarekin, joandakoa ez delako itzuliko eta etorkizuna ez delako ziurra. Egia da arazoak beti sortzen direla, baina bizitzaren parte dira.

Baina kontuan izan behar dugu edozein unetan jo gaitzakeen asteroidez beteta daudela gure bizitzak; zure bizitzak merezi izana zure eskuetan bakarrik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak