Eskerrik asko 2022an Hotz Oñatiren lana posible egin duzuen guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko urt. 14a, 09:49

2022an egindako jarduerak

Hotz Oñati 2016an sortu zen eta bere helburua errefuxiatuen giza eskubideen alde lan egitea da. Nola?

  • Laguntza ekonomikoa bidali
  • Bilketak eta material humanitarioa bidali
  • Sentsibilizazioa eta denuntzia

Laguntza ekonomikoa bidali
Hotz Oñatik 2022. urtean 58.822,25 € bideratu ditu lagundu dituen 
16 elkarte edo kolektiboen proiektuetara, 10 zonalde edo herrialdetan (Yemen, Mediterraneo itsasoa, Grezia, Ceuta, Serbia-Bosnia-Kroazia muga, Ukraina eta bere mugak, Andaluzia, Uganda, Sahara eta Irun).

Lagundutako elkartea edo kolektiboa Kopurua
Solidarios sin fronteras (Yemen): Gosariak proiektua 15.550 €
Salvamento Marítimo Humanitario (SMH): Aita Mari erreskate itsasontzia 8.772,25 €
En Red SOS Refugiados (Grezia) 8.500 €
Zaporeak (Grezia) 6.500 €
No name kitchen (Bosnia, Ceuta…) 3.500 €
Tarifeños solidarios (Andaluzia, zati bat Ukrainara bideratuta) 3.000 €
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea (GBGE) (Ukrania) 2.500 €
Kairos (Grezia) 2.000 €
Uganda (Richard Aita) 1.500 €
Accion directa sierra norte (Ukraina) 1.000 €
Solidary Wheels (Melilla) 1.000 €
EREI elkartasun elkartea (Oñati) 1.000 €
Hermasoloña (Sahara) 1.000 €
Auzolana Ukraina – Euskal Herria (Ukraina) 1.000 €
Irungo harrera sarea (Irun) 1.000 €
Por Causa fundazioa 500 €
Bolondresekin bidalitako laguntza zuzena 500 €
GUZTIRA 58.822,25 €



Bilketak eta material humanitarioa bidali
Hainbat bilketa eta bidalketa ere egin dira:

  • Janari bilketa Greziara bidaltzeko (Zaporeak eta En Red Sos): 6.500 kg, 10 palet janari eta 1.245 € bildu ziren.

  • Aita Mari erreskate-ontzirako materialak: 2022an galtzontzillo eta barra energetikoak bidali dira Aita Mari-ra. Barra energetikoak Natra enpresak eman ditu.

  • Arropa bidaltzea (Tarifeños Solidarios): bost arropa-kaxa bidali ziren.

  • Xaboiak bidaltzea (No Name Kitchen): Ulma Packaging-ek emandako xaboi-palet bat bidali zen.

  • Xaboiak bidaltzea (En Red Sos Refugiados): Otsailean, Ulma Packaging-ek emandako xaboi-palet bat bidali zen. Eta abenduan beste bidalketa bat egin da.

  • Janaria, higiene-materiala eta jostailuak bidaltzea (En Red Sos Refugiados): Bildutako materialarekin bi palet bidali ziren.

  • Barra energetikoak bidaltzea GBGEri, Ukrainara bidaltzeko: Martxoan Natrak dohaintzan emandako barra energetikoen 4 palet GBGE erakundera bidali ziren, beraiek Ukrainiako mugara bidaltzeko.

  • Jostailuak bidaltzea (En Red Sos Refugiados): Ekainean bi kaxa jostailu bidali ziren En Red Sos Refugiados erakundera, Grezian errefuxiatuen artean banatzeko.

  • Arropa bidaltzea (No Name Kitchen-tzat): Otsailean, No Name Kitchen erakundera (Ceutarako) sei arropa-kaxa bidali ziren.


Sentsibilizazioa eta denuntzia
Hainbat ekintza egin dira sentsibilizazioa helburu hartuta:

  • Sentsibilizazio-kanpaina: “Izan gaitezen babesleku; Bide seguru eta legalak orain!”. Sentsibilizazio kanpaina ezagutarazteko bideo bat grabatu eta zabaldu zen. Pankartak jarri ziren Oñatiko hainbat lekutan. Kanpainako ekitaldiak ondorengoak izan dira:

    • Etorkinen erregularizazioari buruzko "Online Hitzaldia"

    • Bigarren bidaia dokumentalaren emanaldia

    • Aita Mari dokumentalaren emanaldia eta ondoren tertulia

    • Irungo Harrera Sarearen hitzaldia

    • ASH laburmetraia eta tertulia zuzendariarekin

  • “Migrar y resistir” liburuaren aurkezpena

  • Oñatiko jaietan Hotzeko informazio puntua txosnagunean

  • Mugen inguruko argazki erakusketa

  • "Sentsibilizazio-kanpaina “eskumuturreko horia”: Mediterraneoko errefuxiatuen dramari buruz kontzientziatzeko sentsibilizazio-kanpaina.

  • Sinadura bilketa: Hotz Oñatik Estatu mailako #RegularizaciónYa mugimenduarekin bat egin eta sinadurak batuko ditu 2022an. Hotz Oñatik 1.000 sinadura baino gehiago bildu ditu Oñatin. Mila esker sinatu duzuen guztioi!

Diru sarrerak

Egindako lana ez zen posible izango erakunde, enpresa, talde eta herritarrengatik jasotzen ditugun laguntzak gabe.

2022an jasotako diru-sarrerak bi talde handitan bana daitezke: Oñatiko Udalak lankidetza, larrialdi eta sentsibilizazio-proiektuetarako emandako diru-laguntzak eta jasotako dohaintzak.

Dohaintzak honela banatzen dira: enpresen dohaintzak, azoka txiki eta zozketetako dohaintzak, kanpaina espezifikoetako dohaintzak, pintxopote eta ogitarteko postuen diru sarrerak eta beste dohaintza batzuk. Guztira, 58.928,88 € euroko diru-sarrerak izan dira.

Finantzazioa iturria Kopurua
Oñatiko udala 21.655 €
Azoka, itsulapiko eta zozketetako dohaintzak 13.664,42 €
Kanpainetako dohaintzak (8.234,10 €) Janari bilketa kanpaina 1.235 €
Ukrainako kanpaina 4.515 €
Eskumuturreko horiaren sentsibilizazio kanpaina 2.484,10 €
Enpresen dohaintzak (Dikar, Ulma fundazioa, Mondragon Assembly) 6.189,17 €
Beste dohaintza batzuk (Hainbat talde eta norbanakoen dohaintzak) 6.149,59 €
Pintxopote eta ogitartekoen postuak 3.036,60 €
GUZTIRA 58.928,88 €


Mila esker Oñati! Zuen gabe ez zen posible izango Hotz Oñatiren jarduera!

Hotz Oñati elkarteko 2022 urteko jardueren memoria osoa hemen aurki dezakezue: 
https://tinyurl.com/MemoriaHotzOnati2022

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak