Arbola santua

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2014ko aza. 4a, 00:00

Iparragirrek, Urretxuko olerkari-kantariak, Gernikako arbolari abestia sortu zionetik, hura dugu euskal hiritarrok tribuaren totema. 

Gure arbasoek Gaztelako erregea bertan makurtzen zutela, arbola, santutzat hartuta daukagu, nahiz eta domu guztien egunean bera ospatu ez. Arrasaten 109 urte eta gero, gaztainondo bat hil zaigu. Bere inguruari izena ematen zion: Arbolapeta. 

Agurrak eta ohoreak eskaini dizkiote ebakita izen den zuhaitzari. Askok eta askok arbolapean bizi izandako mila koloreko historiak gogora ekarri dituzte. Bizitza, komunetako tokietan ematen dugu. Bizi izandakoak du garrantzia, lekuak berak baino. 

Hala eta guztiz ere, tokiek, bizi izandakoa gogoratzen laguntzen digu, erreferentzia bihurtzen dira.

Baina erreferentzia izanda ere, landare eta animaliak, ez dira ez santu ez agurgarriak. Pertsonak behar dugu ohorez tratatuak eta agurtuak izatea. 

Pertsonak ailegatu gaitezke santuak izatera, eta nahiz eta denok ama lurraren seme-alabak izan, gizakiok naturaren legea gainditu dugu: dagoeneko natura moldatzen –eta txikitzen– dugu eta ez gara gu naturara moldatzen. 

Kontzientziak lortu du lege hauen kontrajartzea. Baina, nabarmen den bezala, gaztainondoak hartutako gaitza ere kontzientziari ailegatzen zaio: usteldu egiten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak