Egunsentia Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Han eta Hemen 2022ko urt. 4a, 09:58

Giro epela izan da nagusi Gabonetan eta azken bi egunetan egunsenti zein ilunsenti koloretsuak ikusteko aukera egon da, kolore gorriak nagusitu direlarik. Gaurkoa ere halaxe izan da Oñatiko irudiotan ikusten den moduan.

Hala ere, Euskalmetek iragarri duenez gaur bertan etorriko da aldaketa. Fronte bat helduko da eguerdi partean, ondorioz, zerua estalita geratuko da eta euritara joko du, mendebaldetik hasita, eta batik bat ipar isurialdean botako du. Gainera, Euskal Meteorologia Agentziak zehaztu duenez, arratsaldetik aurrera haizea ipar-mendebaldetik finkatu eta zakar ibiliko da, eta tenperatura nabarmen jaitsiko da; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Gauean elurra 1.200-1.400 metrotik gora egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak