Hau da, kokapen horrek herritar eta autobus erabiltzaile gehienoi ekartzen dizkigun beharlekuak, Ospitaleari berari eta, oro har, Arrasateko ehun ekonomikoari –unibertsitatea, merkataritza, aisia…– egiten dion kaltea; eta, bestetik, kontsulta egiteko modua ere hala moduzkoa izan zela, eta, parte-hartzea eskatutakoa baino txikiagoa izan zenez, zilegi bekit beste alternatiba bat, beste aukera bat, aurkeztea.
Forum dendaren osteko geltokia: askok pentsatuko dute leku honetan ez dagoela nahiko espazio autobus geltoki bat kokatzeko. Baina posible da bertan autobus geltoki bat jartzea.
Nola diseinatu geltoki hori? Eragiketa txiki batzuk egin beharko dira geltoki eroso bat lortzeko. Funtsean, planteatzen dut orain dagoen geralekua handitzea. Aldaketa bi baino ez dira behar autobus geltoki bat bertan jartzeko:
1-Laubideko parkingeko sarrera aldatu eta Garibai kaleko hasierara eraman:
-Horrela, irabazten den espazioa gehitu oraingo autobusen geralekuari.
-Horrela, lortuko genuke lau edo bost autobusendako geralekua, denak ilaran.
-Parkingeko sarrera hori kenduta, autoek eta autobusek ez liekete elkarri trabarik egingo.
-Autobusak ilaran egonda, maniobrak, sarrera-irteerak, oso errazak dira.
-Gasteizerako, Aramaiorako, Aretxabaletarakoa eta Eskoriatzarako autobusek geraleku horretan egingo lukete geldialdia.
-Beraz, Arrasatetik abiatzen diren autobus horientzat guztientzat, konplikazio gutxiagoko ibilbidea.
2-Etxaluzeko biribiletik Zaldibarko biribilera doan auto trafikoa Zerrajera kaletik bideratu:
-Etxaluzetik Zaldibarrera (Mataderue), tarte hori autobusendako bakarrik utzi.
-Beraz, Nafarroa etorbideko auto trafikoa norabide bakarrera murriztu.
-Espaloi horren ondoan kokatuko lirateke Donostiara, Bergarara, Oñatira, Bilbora ... doazen autobusak. Autobus horiek ere ilaran egongo lirateke.
Kokapen horren abantailak –Zalduspekoak ematen ez dituenak–:
1.Geltoki hau Arrasateko erdigunean dago, zentralitate horrek eskaintzen dituen onura guztiekin.
2-Geltoki hau demokratikoagoa da: bertara iristeko jende gehiagori erraztasunak ematen dizkio. Kokapen hau Arrasateko bezino gehienen bizilekutik hurrago dago. Kalean bertan dago, auzo populatuenak ere hurrean, hurbil. Ferixalekuko igogailuen erabiltzaleek ere kokapen hau hurrago daukate, baita Aldaigain eta Aldaiko bizilagun gehienek ere. Ertzaintzaren komisaria pareko eskaileretatik Roneoko geltokira bi minutu gutxiago behar dira. Zalduspekoa lekutan dago!
3-Ferixalekuko igogailuen erabiltzaileek ere kokapen hau hurbilago daukate, baita Aldaigain eta Aldaiko bizilagun gehienek ere. Ertzaintzaren komisaria pareko eskaileretatik Roneoko geltokira Zalduspekora baino hiru minutu gutxiago behar dira.
4-Kaleko, San Andresko, Uribarriko, Erguingo, Polo Garaiako, Gorostizako (Malbinak) eta unibertsitateko autobus erabiltzaileentzat askoz ere erosoagoa izango litzateke.
5-Geltokia leku zentralean egonda seguruagoa da, goizeko zein gaueko ordu txikietan eta genero ikuspegitik ere egokiagoa da Zalduspekoa baino.
6-Arrasateko bizitza komertzialerako, aisialdirako, aukera gehiago ematen du, eragin positiboa izango luke herria dinamizatzen; Zalduspeko kokalekuak ez dio ezer aportatzen herriari. Kokapen hau Arrasateko bizitza ekonomikorako estrategikoa da; Zalduspekoa, ordea, guztiz kontrakoa, antiestrategikoa.
7-Autobus geltokira iristeko erabiltzaile gehienok egin behar izaten ditugun ibilaldiak asko murriztuko lirateke, eta, beraz, herri dinamikoagoa lortuko genuke.
8-Bertara iristeko ibilbideak, neurri handi batean, oinezkoen bideetatik egin daitezke, Zalduspekora iristeko baino traba gutxiago daude: errepide, bidegorri, garaje sarrera eta irteera gutxiago gurutzatu behar dira.
9-Konponbide hau Zalduspekoa baino merkeagoa da, dudarik gabe.
10-Jasangarriagoa: geltoki hau egiteak ia ez du eskatzen eraikuntza lan garesti eta konplikaturik, ezta lur mugimendurik ere: leku batean kentzen den lurra beste zuloa betetzeko erabiliko litzateke. CO2 igorpenak, dezente txikiagoak.
11-Zalduspeko balizko autobus geltokian eraiki nahi duten aparkaleku disuasorioa egin beharrik ez dago, bertan dago Laubideko parkinga 80 plazarekin.
12-Nafarroa etorbideko bizilagunen egoera ere hobetu egingo litzateke, ze autobus gutxi batzuk gehiago pasatuko lirateke, baina autoen trafikoa izugarri gutxitu.
13-Erabiltzaileendako askoz errazagoa izango litzateke autobusen norabidea asmatzea: erreka ondokoak iparralderantz eta pareko espaloikoak hegoalderantz.
14-Autobus geltoki honetan itxaronaldiak erosoago egiteko, komuna eta markesina bat jarri daitezke.
15-Norabide batean zein bestean Zalduspen baino autobus gehiagorendako lekua dago.
16- Zalduspeko geltokiak okupatzen duen lekuan ospitaleendako aparkaleku pilo bat jarri daitezke. Gainera, parking honek beste abantaila pare bat izango ditu: gertuago egoteaz gain, errepidea pasatu beharrik ez dago.
17-Ez da egia kokapen honekin 200 autobus baino gehiago Mondragoeko Zentroan sartuko direnik. Guztira, 78 autobus gehiagok egingo lukete geldialdia bertan. Kokapen hau zentrotik gertu dago, baina zentroa ez du ukitzen, tangentziala da. Ez da gehituko, inondik inora, kutsadura. Zalduspen autobusek egiten dituzten maniobra konplikatuak ez bezala.
18-Askoz ere erabiltzaile gehiago izango dituenez, autoen erabilera zeharo murriztuko litzateke.
19-Posible da Laubide plaza ondoan dauden berdeguneak batu eta lorategi handiagoa lortzea, eta, horrela, Arrasate berdeagoa eta alaiagoa izango litzateke.
20-Mugikortasun Plana egin zuen enpresaren aholkua beteko genuke: autobus geltokiak leku zentrala behar zuela, alegia.
----------
Ramon Ugalde
Arrasate