Aititak hala sentitzen auen, "zenbat eta gorau Jaungoikuagandik hurbilau". Baina baitta bere lagunanganako maittasunak, gainontzeko mendizalienganako elkartasunak eta herri sentimenduak be; Euskal Cervinotzat eukien mendi kuttuna inguruko tontorren pare jartzekua.
Ordutik mondrauetar eta euskaldun askon iruditerixan parte izan da "euskal haitzik zutunenian" auen gurutzia. Eta bai, iritzi ezberdinek aberastu eitten gaittue, eztabaidek eraiki eta sinbologia partekatzia eta berritzia beharrezkua da.
Herrixa liberatzeko ein dozuela diñozue, baina zein ederra litzake aurrez herrixa kontutan hartu izana! Zinez uste dou zuen momentuko asebetetziak ez dauela inolaz konpentsauko beste mondrauetar eta mendizale askongan sortutako atsekabia.
Aurrerantzian be irrintzika jarraittukou mendi tontorrian, "jan da lo" deiadarka.
----------
Amets, Eneritz eta Nerea Ugalde
Arrasate