BSTK Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko urr. 12a, 00:00

Zer da Basotik Fundazioa? Erakunde publiko bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik sortutakoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak %100 kudeatzen du ekonomikoki.

Noiz eta zertarako sortu zuten BSTK Fundazioa? 2022ko irailean sortu zen; hitz gutxitan esanda, Gipuzkoako basoak zaintzeko eta kudeatzeko. Horrela esanda, egitasmoa ona da, baina, nire iritziz, ez da zuzena nola lan egiten duten. Gipuzkoako Foru Aldundiak Nafarroan eta Araban duten egoera bera lortu beharko luke; jakina, horretarako, gauza bat aldatu egin beharko litzateke: Gipuzkoan baso pribatuak %80 dira, eta datu hori oso-oso garrantzitsua da.

Zergatik ematen diot garrantzia ehunekoari? Ni ez nagoelako ados diru publikoa eremu pribatuetan gastatzearekin; ziur nago esango dudana baso-jabeei ez zaiela gustatuko, baina hauxe da nire ikuspuntua. Uste dut Gipuzkoako Foru Aldundiak baso-politikan bost norabideko legea ezarri beharko lukeela:

1-Lege bat ezarri beharko luke azkar hazten diren zuhaitzen kopurua murrizteko eta debekatzeko; adibidez, eukaliptoa landatzea debekatu egin beharko luke eta insignis pinuarena %10ean utzi beharko luke.

2-Zaindu gabeko mendien jabeei zigorrak jarri beharko lizkieke.

3-Gipuzkoako Foru Aldundiak mendi landu gabeak erosi beharko lituzke publiko bihurtzeko.

4-Astiro hazten diren zuhaitzak edo autoktonoak landatzeko politika egin beharko luke.

5-Eremu berberean bi aldiz jarraian insignis pinua landatzea debekatu egin beharko luke.

Politikariei natura, ekologismoa, klima aldaketa eta abar axola balitzaizkie, ez lituzkete onartu beharko AHT bezalako proiektuak, ezta babestu beharreko eremuetan proiektu eolikoak ere. Politikari horiek enpresa kutsatzaileak eta isurketa-eragileak zelatatu beharko lituzkete, gure hondakinak ganoraz kudeatu beharko lituzkete; eta, jakina, desberdin pentsatzen dugunon iritziak kontuan hartu beharko lituzkete.

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak