Nola ulertu hau?

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2024ko eka. 29a, 00:00

Azkenaldian aztoratuta dabil Arabako herri txikietako biztanleria: haize-errotak mendietan, eguzki-poligonoak nekazari-lurretan, argindar-lerroak batetik bestera…

Debagoienean ere energiarekin lotutako hainbat proiektu aurreikusita daude: bi zentral Aramaion –Ganborralden eta Jarindon–, Gatzagan beste bat, baita Antzuolan ere, eta azkena, oraingoz, Bergara eta Elgeta inguruan. Hainbat galdera sortzen zaizkit.

Zergatik orain? Zergatik, gehienbat, Araban? Nork irabazten du proiektu hauekin? Nork galdu? Zergatik ez dago Lurralde Antolamendu Planik? Zenbat zentral eoliko eta eguzki-poligono eraiki behar dira? Zenbat energia ekarri behar dugu kanpotik? Eta lehengaiak nondik? Eta zer jan behar dugu? Zergatik engainatzen dugu gure burua? Gurpil zoro hau gelditu ahal dugu? Gura dugu? Zenbat lagun gabiltza egunero autoan San Prudentzioko errotondan buelta eta buelta? Zertarako AHTa? 25 urte pasa dira Debagoienean lehen zentral eolikoa eraiki zela; zein onura ekarri ditu? Zerbait ikasi dugu?

Galdera ugari. Erantzuna, lagun, haizean omen dago.

----------

Jon Ugarte

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak