Zaharrak gara, eta zer? Nagusien Nazioarteko Eguneko gogoetak

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2021ko urr. 3a, 00:00

Nagusiak gara, zaharrak, geldoagoak, osasun gorabeherekin. Baina pozik gaude gaudeneraino iritsi garelako. Anitzak gara, bakoitza bere biziesperientziarekin. Ez dugu bizitzeko gogoa galdu. Garrantzi handiko batailak libratu ditugu, batzuk irabaziz eta beste batzuk galduz; baina ahalegindu gara eta saiatzen dihardugu!

Zahartzaroari buruzko pentsamendu sozialak deritzo gaztetasunarena dela merezi duen aro bakarra. Beraz, gure zimurrak ezabatu egin behar dira, itxura gazteagoa eduki. Kontsumo-objektu soil bihurtzen gaituzte, batez ere emakumeak, itxura fisikoa gainbaloratua dagoelako kosmetikoen, kirurgia estetikoen eta antzerakoen merkatuaren mesedetan. Edukazio falta omen da adina galdetzea; ideia honek geure burua ukatzera garamatza, gure autoestimuari bizkarra ematera. Edo "zure adinean zer nahi duzu, bada?". Zer nahi dugun? Beste edozeinek nahi duena, jakina: ondo egotea eta dugun bizitza bakarra positiboki bizitzea. Gizarte honi ekarpen baliotsuak egiten dizkiogu eta horrela jarraituko dugu: mobilizazioekin, familiari laguntza eskaintzen, elkarte sozialetan lan egiten eta bizitzaz gozatzen.

Prebentzioan oinarritutako politika publikoak aldarrikatzen ditugu, gure osasun fisiko eta mentala sustatzeko. Gure autonomian eta erabakitzeko dugun eskubidean oinarrituko direnak. Bizitzeko baldintza egokiak merezi ditugu, gure premien araberako etxebizitzak, pertsonen arreta integrala eta pertsonalizatua ziurtatuko dituztenak. Zaharrei zuzendutako zerbitzuak ez daitezela negozio-iturri bilakatu, askotan paradisu fiskaletara etekinak bideratzen dituzten multinazionalak bezala. Banakako ahalmen ekonomikoak ez dezala kalitatezko zerbitzu publikoa mugatu. Denon diruarekin ordaintzen diren zerbitzuen kontrol zehatza eta ikerketarako inbertsioak eskatzen ditugu: dementziak, aukeratu ez diren bakardadeak, gureganako indarkeria espezifikoa… ikertzeko eta soluziobideak aurkitzeko.

----------

Pilar Etxaniz Kortabarria

Debagoieneko Nagusien Kontseilua

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak