Geure zahartzaroa nola bizi eta nola hil nahi dugun erabakitzeko eskubidea, tratu duina jasotzeko, eta abar bermatzea nahi dugu.
Gaur egun, adineko pertsonak –gehienak– autonomoak gara, erabakitzeko gaitasuna dugu eta sozialki aktiboak gara.
Zahartzaroan emakumeak dira gehien bizi direnak, adineko emakumeak beste emakume batzuek zaintzen dituzte. Asko euren alabak dira, emakumeak dira gizonen zaintzaile nagusiak. Emakumeak dira prekarizatutako zaintza zerbitzuetan.
COVID-19aren pandemiak agerian utzi ditu zerbitzu sozio-sanitarioan, eguneko zentroen, etxez etxeko laguntza zerbitzuetan, egoitzetan, ospitaleetan, sendagile kontsulta ez presentzialetan-eta gabezi larriak.
Gizartearen aldaketa soziodemografiko sakonek zaildu egiten dute adinekoen zaintza famili-eremuan egitea.
Premiazkoa da zainketa sistema birpentsatzea eta eredu berriei buruz hausnartzea.
Beharrezkoa da sexu-genero desberdintasuna gainditzea eta zaintza duina bermatzea.
Administrazio publikoek ezin dute beste alde batera begiratu, inplikatu egin behar dute eta nagusiek duintasunez bizitzeko eta zaintzeko duten eskubidea bermatu behar dute.
----------
Itziar Usandizaga
Bergara