Indarrean dauden lan eta pentsio erreformei mehatxu berriak gehitu zaizkie, eta Toledoko Ituneko zehaztugabetasunen eta gomendioen babesean, pentsioen hurrengo erreforma gauzatuko da, hori saihesten ez badugu.
Toledoko Itunean egindako pentsioen erreforma honek, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko eragileek onartu nahi dutenak, alegia, emakume pentsiodunok desanparorik gupidagabeenean uzten gaitu oraindik ere.
2011ko erreformak kalte handia egin zien gure pentsio ziztrinei. Guretzat, egungo pentsiodunentzat, ez da nahikoa hura indargabetzea; aitzitik, gutxieneko pentsioak handitu egin behar dira, 1.080 eurora iritsi arte, kotizaziopekoak eta ordaindutakoaren araberakoak ez direnak ere.
Toledoko Itun horrek, orain Elkarrizketa Sozialerako Mahaia denak, 2011ko edizioan ezarri zuen pentsioen kalkulua, eta 15 urtetik 25era igo zen, pixkanaka, 2022ra arte. Orain, 2020an, 35 urte inposatu nahi dituzue pentsioak kalkulatzeko, xantaia eginez, 25 urteak gaitz txiki gisa onar ditzagun? Lanaldi eta soldata prekarioak dituzten emakumezko langileek, gehienek, ez dute inoiz erretiroa hartuko, ez 25ekin, ez 35ekin!
Erreforma horrek murrizketak gehitu dizkie jada jasan ditugun murrizketei.
Honako hauek nahi eta eskatzen ditugu:
1.- Gutxienez 1.080 euroko pentsioa, hamalau ordainsaritan.
2.- Pentsioetan genero-arrakala ezabatzea.
3.- Alarguntza-pentsioa bat etortzea kotizatzailearen ezkontideak adin-mugarik gabe kobratutakoaren %100arekin.
Emakume pentsiodunok bat egiten dugu V. Mundu Martxako emakumeekin.
Emakume pentsiodunak aurrera! Gora Martxoaren 8a!
----------
Itziar Usandizaga
Bergara