Goraneren amantal arrosa

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2021ko ots. 14a, 00:00

Goraneren –Barre librea– transexualitateari buruzko bideoa biral bihurtu da egunotan. Egia esan, gaia bera biral bihurtu da: eztabaida lasai eta osasuntsu baten zoritxarrerako.

Goranek inozentziaz hitz egiten digu helduoi, dagokion bezala, zintzo – eta zorrotz– hitz eginez. Baina, egia esan, Gorane helduen sorkuntza bat da.

Goranek Martinari buruz hitz egiten du; bueno, Martini buruz. Ez dago eragozpenik, analisi ona. Denok begiratzen diogu Martini, denok saiatzen gara harenganako begirada aldatzen. Lasai hartu dezakegu arnasa: helburua finkatuta, pertsona identifikatuta.

Baina Goranek Andoitz, Luzia, Sara, Haritz, David eta Nora ere aipatzen ditu. Eta bere buruaz ere hitz egiten du. Neska da, inolako zalantzarik gabe –ilea, arropa, keinuak…–.

Nolakoak izango dira besteak? Hori da burura etorri zaidan lehen gauza. Gorane edo Martin bezalakoak?

Besteek ere ez ote zuten lortuko araua, apur bat bada ere, apurtzea? Badirudi generoaren gaia hesitutako bidea dela, eta, askatasunez igaro ahal izateko, hesitik salto egin behar dela.

Genero-estereotipoak hausteko, transexuala izan behar da? Edo homosexuala edo lesbiana?

Ba al dute gure txikiek generoak era desberdinetan bizitzeko erreferenterik? Guk zer eskaintzen diegu? Pentsa dezagun keinu bakoitzean, debeku bakoitzean, opari bakoitzean, irribarre bakoitzean…

Pentsa dezagun ea horrek Andoitzen, Luziaren, Sararen, Haritzen, Daviden, Noraren eta Goraneren bizitza mugatu ala zabaltzen duen. Guraso gisa, eta gizarte gisa.

Begirada hor egon behar da jarrita. Hor dagoelako gakoa Martinek –eta beste guztiak– bizitza libreagoa bizi ahal izateko.

Martinek salto egitea erabaki du; orain behar duena da arantzadun hesirik inork ez jartzea. Bitartean, besteentzako, denontzako, hesi bako bidea eraiki behar dugu.

----------

Ion Albizu Gonzalez

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak