Egoera zaila da, baina aurrera egingo dugu elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2020ko aza. 21a, 00:00

Gizarte patriarkalak eman digun rolagatik, jendarteak zapalkuntza matxista onartuta dauka.

Azaroaren 25a ikusarazteko aprobetxatzen dugun data da.

Indarkeriak ez du adinik, baina adineko emakumeengan bikoiztu egiten dira tratu txarrak.

Ezinbestekoa da jabetzea egunero gertatzen diren indarkeria txikiez, indarkeria txiki hauetatik datozelako handiak, eremu guztietan, instituzioetan, egoitzetan, zaintzan, baita egunero familian eta gertukoen artean. Bidegabekeria asko ezin ditugu onartu, bizi guztian horrela izan direla esanez.

Arazo hau atera egin behar da pribatutasunetik publikora, ez dugu ikusi behar norberaren gauza denik, baizik eta sistemaren dela Horrek zapaltzen gaitu. Sistema osoa aldatu beharra dago. Jendarte honen egiturazko arazoa da.

Ez litzateke emakumeen aurkako indarkeriarik egongo, ez balego sistema oso bat mikromatxismoen bitartez indarkeria hori sustengatzen duena.

COVID-19ak ezarri digun testuinguruak, neke pandemikoak, okertu egin du adinekoen osasuna eta ongizatea, beldurra areagotu du, bakardadea, nahigabea eta pobrezia. Hau ere indarkeria da.

Zahartzaro duina berdintasunean oinarritu behar da, emakumeen eta gizonen arteko bizitza aktiboa eginda, eskubideekin eta adinkeriarik eta indarkeriarik gabekoa.

Pertsona zaurgarriek ondo zainduak izateko eskubidea dute aukeratzen duten tokian –ospitalean, egoitzetan, eguneko zentroetan, etxeko zerbitzuetan eta, nola ez, norberaren etxean–. Baita ere duintasunez hil ahal izateko eskubidea izan behar dute, azkeneko agurrari eta doluari tokia emanez.

----------

Itziar Usandizaga

Duintasuna elkarteko kidea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak