Debagoiena 2030 eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2020ko urr. 23a, 00:00

Etorkizuna elkarrekin "berramestu eta berrasmatzera" gonbidatzen gaitu Elena Herrartek Goiena-ko Etorkizuna elkarrekin... artikuluan

Ados nago "garapen komunitarioan sakonduz eraldaketa" sustatzea beharrezkoa dela, baina ez da eraldatu beharreko jendarte arrakalok zeintzuk diren azaltzen, abstrakzioan geratzen da.

Arrakalak identifikatu eta horiek sakon aztertzeko lana ere egin beharko da.

D2030ek gaur egun esku artean dituen hamalau proiektuak zeintzuk diren ageri zen aurreko asteko GOIENAn. Faltan diren proiektuen artean nabarmen egiten da Debagoieneko euskara hiztunen bazterketa konpontzeko bat ez egotea. Hutsune handia da.

"Gobernantza ereduak birplanteatzera" eramango gaituen modu bat birpentsatu beharko litzatekeela dio, baina hau egin al daiteke komunikaziorako hizkuntza alde batera utzita?

"Munduaren bilakaerak, berez, gu bezalako komunitateak desagertzea dakar, ez gara sistemarentzat beharrezkoak", dio Mikel Irizarrek Goiena-ko Laborategiak artikuluan. Dinamika horien oinarrian dagoen euskara hiztunen bazterketa zuzentzeko egitekoa nork gauzatzeko uzten da?

Euskara bizitzaren erdigunean ezarri behar da, hiztun guztiek elkarbizitza atsegina izan dezaten. Horretarako bitartekoak jarrita, euskara "gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" praktikan jarri ahalko da.

----------

Joxemari Muxika

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak