Ni baikorra naiz

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2020ko api. 26a, 00:00

Ni baikorra naiz; baikorra, bizi dugun eta biziko dugun egoeran ere.

Testuinguruan jarriko zaituztet.

Iazko irailean –orain dela 7 hilabete eskas–, Aretxabaletako Udalak larrialdi klimatikoa deklaratu zuen.

Martxoaren 11ko osoko bilkuran, Gipuzkoako nagusien erresidentzien inguruko mozio bat onartu genuen.

Krisi klimatikoa eta zaintzakrisia.

Martxoaren 15ean, alarma egoera ezarri zen.

Osasun krisia eta krisi ekonomikoa –beste bat edo zegoena bera–.

Hau da egoera: zazpi hilabetetan lau krisi adibide. Gure gizartea sostengatzen den zutabeetako krisia, tamalez.

Eta orain zer?

Bere garaian, familia terapian ibili nintzenean, lehen mailako aldaketa deitzen genion aldatzen denari ezer ez aldatzeko. Errekurritua da, baina…

Aukera bat da hori. Egoera honetatik ahal dugun moduan atera –sufrituko dugula, noski– eta hurrenkeran etorri daitezkeen krisiei –seguru nago etorriko direla– estoikotasunez aurre egin munduak iraun arte: jaiak, bidaiak, kontsumoa…

Eta badago beste aukera bat –honetan ere sufritzeari ez diogu uko egingo, e!–, ez du zertan aspergarria izan. Aukera honetan, gure ingurumenarekin dugun harremana eraldatu beharko genuke, baina baita ere gure zaintza sistema eta gure osasunarekin dugun harremana. Eta funtsean, ekonomia gizatiarragoa ezartzeko gai izan beharko genuke.

Jaiekin, bidaiekin eta kontsumoarekin, baina beste modu batean eginda. Zuetako askok duzuen sentsazioari eutsiz, hau da, lasaitasun gehiagorekin, elkartasun handiagoarekin eta beste lehentasun batzuekin.

Urtxintxa bat ikusi ahal izatea gure herrian zehar korrika bizilagunarekin balkoitik hitz egiten dugun bitartean, herrian bertan erosten, gutxiago mugitzen eta arnasa gehiago hartzen.

Egiten ari garena, azken finean: Herria eta Komunitatea egiten jarraitu. Eta hori ingurumena errespetatzea, lan duina eta osasuna edukitzea eta zainduta sentitzea da.

Hori da ideia, eta probatuko bagenu?

----------

Ion Albizu Gonzalez

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak