Lozorrorako prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Guraso.eus 2022ko ira. 28a, 07:09

Udaren amaiera iritsi den honetan, udazkenak bere fruituak eskaintzen dizkigu negu gorriak leuntzen lagunduko digutenak. Bada sasoia dauden uztak batzeko, gorde ahal direnak gordetzeko, pilatzeko eta bestela jateko! Gizendu, edo energia erreserbak ahalik eta gehien handitzeko momentua da hain justu, lozorroaren aurretik saguzarrek, beste animalia askok bezal, egin behar dutena garai eskasetan bizirauteko. Saguzarrak dira ugaztunen artean bigarren dibertsoena den animalia talda, mundu guztian zehar 1.300 espezie ezagutzen baitira, Euskal Herrian, aldi, 25 espezie. Planetako habitat lurtar gehienak okupatzera iritsi dira eta aniztasun funtzional eta ekologiko handia aurkitu daiteke beraien artean. Ekosistemen funtzionamenduan paper garrantzitsua jokatzen dute, harrapakinen populazioengan eragiten dutelako, landareen polinizazioan eta dispertsio prozesuan parte hartzen dutelako. Euskal Herriko saguzarrak intsektujaleak dira gehienak, espezie bat izan ezik, intsektuez gain, noizbehinka txoriz ere elikatzen baita. Saguzarrak gai dira, beste ugaztunak bezala, beraien gorputzekotenperatura orekatua mantentzeko, 35-39ºC artean. Gaitasun honek abantaila asko ditu, adibidez, aktibo mantentzeko aukera ematen du egunean ordu gehiagotan edo urteko sasoi luzeago batzuetan. Baina, gastu energetiko oso garrantzitsua ere suposatzen du, batez ere, muturreko ingurumen baldintzetan, adibidez, tenperatura baxuetan. Hain zuzen ere, neguan saguzarren elikagaia eskasena izan ohi da, intsektuek neguan ez baitute hegan egiten. Gainera, beste mikrougaztun batzuk bezala, beraien gorputzeko metabolismoa mantentzeko beharrezko energia bereziki altua da. Hala ere, metabolismo hori deprimitzeko gaitasuna garatu dute eta, beraz,energia aurreztu dezakete, ingurunearen baldintzen arabera, esaterako, gaueko ordu hotzenetan, elikagai gutxi dagoen egunetan edo ugalketa egoeraren arabera. Benetako lozorroa, ordea, neguan etorri ohi da; saguzarrak buruz behera kokatzen dira geldi, koba edo barrunbeetako sabaietan, harkaitz edo arboletako pitzaduretan. Oxigeno kontsumoa eta bihotzerritmoa minimora jaisten dira, organo askoren jarduera eten egiten da eta aldaketa fisiologiko sakonak gertatzen zaie. Metabolismoa ezeztatu egiten da, murriztuz energia kontsumoa eta baita ere hondakinen jarioa. Horrek guztiak ahalbidetzen die bizirik irautea. Guri ere iritsiko zaigu beste behin negua, baina oso bestelako egoera, ordea, gure energia erreserben egoera; milioika urtetan lur planetan metatu diren hondakinak, orain erregai fosil bihurtuta, baliatu baititugu azken mendeeta erdiaren garapena bultzatzeko. Egungo gizartearen kontsumo eredu mugagabeak energia eta baliabideen krisia eragin du eta ukaezina bilakatu da energia kontsumoa murrizteko beharra. Hortaz, ezinbestean sartu gara desazkundearen garaian eta ez aukera ideologiko gisa, batzuk hainbestetan aldarrikatu duten bezala, baizik eta lur planetak bere mugak dituelako eta gaindituta daudelako asko eta gainditzear beste hainbeste.  Pertsona batek sortzen duen energia aztarnari dagokionez, etxean edo garraioan kontsumitzen den energia kontuan hartzeaz gain, hitz egin behar da, baita ere, zeharka kontsumitzen dugunaz, alegia, beste ondasun eta zerbitzu batzuetaz. Adituek diotenez, planeta osoaren funtsezko beharrak asetzeko, nahikoa litzateke gaur egungo kontsumoaren % 30-40arekin, pentsa zenbat ari garen xahutzen eta zenbat daukagun hobetzeko! Ea bada gure gizarte eredu honen metabolismoa egokitzeko gai garen eta, natura bezala, egoera berrietara moldatu gaitezkeen!

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak