Atzo, 25 bat lagunen aurrean egin zuen aurkezpena Kike Amonarriz soziolinguista eta aurkezle tolosarrak. Euskaraldia zer den eta zertarako den azaldu zuen. Horrekin batera herriko datu linguistikoen irakurketa egin zuen. Herriko Euskaraldia batzordeak gonbidatuta izan zen herrian. Hurrengo hitzaldia Xabi Payak egingo du urriaren 10ean.