MGEPeko GMHZko atzerriko aukeren praktikaldiak 2022an (Erasmus+)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia bizitzen ari dira une honetan, eta horrela burutuko da, Erasmus+ programari esker, otsaila amaieran hartutako irudian agertzen den bezala, bidaian joan baino lehen.

Parte hartzaile horietako batzuek Erasmus programaren prozedura estandarraren bitartez eskuratu dute beka; halere, bigarren urtez jarraian, ibilbide Duala egiten ari diren ikasleek ere mugikortasun esperienzian edo Erasmus+ parte hartzea sustatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak.

Erasmus programak urteak daramatza lanean, heziketa zikloetako 2. Kurtsoko ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen. Dena dela, DUAL modalitatea egiten zuten ikasleak (modalitate horrekin ikasleek ikasketak eta lana txandakatzen dituzte ikasketen bigarren urte osoan) programatik kanpo geratzen ziren. Horrek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eraman zuen enpresekin lankidetza bide berriak irekitzera eta alde guztietarako onuragarria den estrategia bat diseinatzera.
 
Erasmus+ programak gero eta onarpen handiago dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusi izan da eskaera egiten duten ikasleen eta ematen diren beken kopuruaren bilakaeran. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak irmoki uste du horrelako esperientziak bultzatu behar direla, eta horregatik parte hartzeko bide berriak lantzen jarraituko du.

Martxoan bidaiatuko dute ikasleek:
Unax Urtegi (Automatizazio eta Robotika Industriala): Krakovia (Polonia)
Unai Bengoetxea (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua): Praga (Txekiar Errepublika)
Jon Aranzabal (Mekatronika Industriala): Cluj-eko (Errumania) Ulma Packaging
Mikel Aspe (Mekatronika Industriala): Rzeszow (Polonia)
Julen Barandiaran (Mekatronika Industriala): Rzeszow (Polonia)

 
Hauetako batzuk enpresa baten duten lehen esperientzia izango da, baina ibilbide duala egin dutenentzat bere prestakuntza praktikoa erakunde berak Europan duen beraien gunean burutuko da.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak