1. Ikasgelan ikerketa, analisi eta definizio lana.
Ikasleek, hezkuntza erronka gisa, COPRECI enpresako hainbat produktu landu dituzte MGEPko ikasgelan.
Diseinuarekin hasi aurretik, ikasleek transfer makinei buruzko oinarrizko formazioa jaso zuten.
Ondoren, proiektu bati ekin zioten taldean lan eginez. Ikertu egin behar izan zuten, eta piezen diseinuan oinarritutako proposamena egin, helburu zen azken pieza lortzeko fabrikazio-prozesu bat definituz.
Etapa hau amaiturik, COPRECI enpresara bisita antolatu zen.
2. Kontraste, feedback eta enpresaren errealitatearekin kontaktu fasea.
Fabrikazio-prozesuen proposamen guzti hauek COPRECIn aurkeztu ziren ppt baten bidez. Prozesu-teknikari senior batek ebaluatu zituen, aurkezturiko alternatiba bakoitza komentatu zuelarik.
Jarraian, talde txikitan banatu ziren eta ekoizpen planta bisitatu zuten non landutako produktuak, ekoizten diren bitartean lerro teknikariek bisitarekin jarraitu ahal izateko beharrezko azalpenak ematen zizkietelarik. Bisita bukatzean, amaierako bateratze-lana egin zen.
Lerro teknikarien partetik jaso zuten azalpen guztia eta gero, ikasleek hainbat hobekuntza gauzatu ahal zituzten aurretik ikasgelan eginiko lanetan.
Informazio gehiago hemen