EMan enpresa 2010. urtean sortu zuten eta gaur egun 100 langiletik gora dira, bai Europan (Txekiar Errepublikan) eta baita Ipar Ameriketan (Houstonen) ere. Konpainiak eraldaketa digitalerako aholku eta laguntzak ematen ditu. Bezeroaren beharretara egokitzen den konponbidea lortuz, mugikor eta sareko aplikazioetatik automobil eta gailu adimenduen aplikazio eta software integratu konplexudunetararte.
Ni Pragan aritu naiz, software garapeneko proiektu bateko QA atalean lanean, Tester bezala. Hasieratik oso harrera ona izan nuen enpresan, beraien lan egiteko modua erakutsi eta lanerako zituzten erremintak eskuragarri utzi zizkidaten. Aplikazio baten garapenean akatsak identifikatzea, egoki dokumentatzea eta aplikazioaren hobekuntzan laguntzea izan da nire lana, iOS eta Android plataformak erabiliz.
Horrez gain, software garapenaren inguruko ISTQB (International Software Testing Qualifications Board) zertifikazioaren inguruan ere aritu naiz, software proiektu batek dituen Plangintza, Analisia eta Diseinua, Garapena eta Banaketa, eta azkenik Zerbitzu atalei buruz ikasten.
Praktiken bitartez kurtsoan zehar ikasitakoaz gain informatikaren beste aurpegi bat ezagutzeko aukera izan dut, aplikazio baten garapenaren inguruan hain zuzen. Horrez gain hiru hilabete honetan bizi izandako esperientziarekin oso pozik nago, egunerokotasunean ingelesa praktikatzeaz gain, lagun asko ezagutu eta leku asko ( bai Txekiar Errepublikan eta baita inguruko beste estatuak) bisitatzeko aukera ere izan dudalako.
Eskerrik asko Olatz gurekin zure Erasmus* esperientzia hau partekatzeagatik!